ZERI BURUZKOA DA LIBURUA?
Ipuin hauetan hainbat familia istorio aurkituko ditugu; gaurkotasunean girotuta daude eta haurrak dira protagonista. Eskolara doazen haurren ipuinak, etxez aldatzen diren haurrenak edo, besterik gabe, saskibaloira jokatzen diren haurren kontakizunak.
Gurasoek edo hezitzaileek haurrekin hausnartzeko tarte bat partekatzeko liburua da esku artean duzuna, adimen emozionalari, aldaketak onartzeari edota lidergoari buruzko istorioak irakurtzen dituzten bitartean
BARRUAN BEDERATZI ISTORIO BIKAIN DESKUBRITUKO DITUZU
Istorio bakoitzak irakaspen bat du, irakurle txikiekin partekatzeko irakaspen bat; irakaspen bakoitza “soft skills” edo gaitasun bigun batean dago inspiratuta, gida honetan ikus dezakezuen moduan:
1.- Ibon eta partida
Pertsonen arteko komunikazio trebetasunak, adimen emozionala, Tolerantzia frustrazioaren aurrean.
2.- Eskola egun bat
Adimen emozionala, partekatzearen aberastasuna, lehiakortasuna, zoriontasun sentimendua.
3.- Abentura geltokian
Ardura, laguntasuna.
4.- Lucíaren logela
Ikaspen aktiboa hazkunde mentalitatearekin, erantzukizuna, lankidetza.
5.- Danielen aldaketa
Aldaketara moldatzea, adimen emozionala.
6.- Uxue eta Enara
Adimen emozionala.
7.- Julenek nahi duena
Epaitzea eta erabakiak hartzea.
8.- Lagunik onenak
Aniztasun eta adimen kulturala, talde lana.
9.- Maillot horia
Lidergo trebetasunak.